Kilometrogailua aurrera doan einean
irudimena hegaz egiten hasten da.
Zerekin topatuko naizen jakin gabe baina
bizipen anitzei guztiz irekita.
Mundu osoan dauden altxorrak bilatzea
sahiestu nahi ez dudan droga bat da.
Egunerokotasunak ito egiten nauenean
airea itzultzen didana.
Bidaiatzean maletetan zama gutxi,
penak etxean uzten baititut.
Agian askatasun apur bat aurkituko dut,
edo azkenik zu ezagutu.
|
Hiri ezberdinetan galdu egiten naiz,
bide batez baita barruko lotsa.
Inongo rolik jokatu behar ez izateak,
naizen bezala aurkeztu egiten naiz.
Ume bat bezala gauzak lehen aldiz ikustea,
egoera berriak dastatzea.
Egunak amaitzean, berriro itzultzean,
urrengoa dut gogoan. |